18 Eragiketen bidez ebazteko moduko egoerak identifikatzea 1 SAILKATU enuntziatuak honela: a Ebatz daitekeen buruketa. b Ebatzi ezin den buruketa, datuak falta direlako. c Buruketa bat ez den enuntziatua. Nire gelan 22 ikasle gara. Gaur, Maite, Jon eta Nerea ez dira eskolara etorri, gripea dutelako. Zenbat ikasle gaude gaur eskolan? Kalkulatu zenbat ikasle dauden 5. B gelan, 5. A gelan baino hiru gutxiago daudela jakinda. 5. A gelan 24 ikasle daude, eta 5. B gelan, 26. Lehen Hezkuntzako 6. mailako bi taldeen artean 54 ikasle dira, eta 4. mailan 6 ikasle gutxiago daude 5. mailan baino. Normalean, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasle guztiak batera irteten dira jolastokira. Nire ikastetxean Lehen Hezkuntzako 5. mailako 2 gela daude. A gelan 23 ikasle daude, eta horietatik 16 neskak dira. B gelan, berriz, 25 ikasle daude, eta horietatik 14 mutilak dira. Zenbat neska daude guztira Lehen Hezkuntzako 5. mailan? Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek elkarrekin bazkaltzen dute, ordu berean, ikastetxeko jangelan. 4. mailako 48 ikasle dira, eta 5. mailako 51. Gainerakoak 6. mailakoak dira. 6. mailako zenbat ikaslek bazkaltzen dute jangelan? 2 LOTU enuntziatu bakoitza galdera egokiekin, eragiketa baten bidez ebazteko moduko buruketa bat izateko. Eskubaloi-zelaian 300 eserleku daude, baina gaur 240 pertsona baino ez dira egon partida ikusten. 243 pertsona egon dira eskubaloi-partida ikusten, eta 131 eserleku hutsik gelditu dira. Zelaia ia beteta egon da, eta 262 eserlekuetatik, 16 bakarrik gelditu dira hutsik. GALDERAK a Zenbat pertsona egon dira partida ikusten? b Zenbat eserleku gelditu dira hutsik? c Kalkulatu zenbat eserleku egon diren beteta. d Kalkulatu zenbat ikusle sar daitezkeen zelaian. B U R U K E T E N L A B O R A T E G I A
RkJQdWJsaXNoZXIy