22 Urtero haurtxo asko jaiotzen dira Espainian. Autonomia-erkidegoetan jaiotza kopuruak erregistratzen dituzte, une bakoitzean zenbat biztanle dituzten jakiteko. Galdetu al diozu inoiz zeure buruari zenbat haur jaiotzen diren zure autonomia-erkidegoan? Jaiotzak nire erkidegoan 1 Erreparatu unitate honen lehenengo bi orrialdeetan adierazitako jaiotza-datuei, eta erantzun. Zenbat haur jaio ziren guztira 2020. urtean? Mutil gehiago jaio al ziren neska baino? Espainian, zenbat haur gehiago jaio ziren 2017an 2019an baino? Zein autonomia-erkidegotan jaio ziren haur gehien? Zeinetan jaio ziren haur gutxien? Zein erkidegotan jaio ziren haur gehiago, Andaluzian edo Madrilgo Erkidegoan? Zenbat gehiago? Zein bi erkidegotan jaio ziren 5.000 haur, gutxi gorabehera? Ordenatu autonomia-erkidego guztiak jaiotza kopuruen arabera. Gero, osatu taula hau zure koadernoan. Jaiotza kopurua 5.000 baino gutxiago 5.000tik 15.000ra bitartean 15.000tik 50.000ra bitartean 50.000 baino gehiago Autonomiaerkidegoak Zure ustez, zergatik daude halako alde handiak autonomia-erkidegoen jaiotza kopuruen artean? 2 Aztertu zure autonomia-erkidegoko jaiotza kopurua. Zenbat haur jaio ziren zure autonomia-erkidegoan 2020. urtean? Zenbat haur jaio ziren zure autonomia-erkidegoan, gutxi gorabehera, 2020. urtean? Zenbat erkidegotan jaio ziren zurean baino haur gehiago? Zenbatetan jaio ziren zurean baino haur gutxiago? I K A S K E T A - E G O E R A
RkJQdWJsaXNoZXIy