248480

Mundu hobea eraikitzeko ikasketa-bidea Noizbait imajinatuko zenuen gure mundua nolakoa izatea nahiko zenukeen. Hobetu nahiko zenituzkeen gauza asko al daude? Horretarako, aurrena, zure inguruko errealitatea ulertu beharko duzu. Matematikak eskaintzen dizkizun tresnak erabiliz, gure munduari behatzea eta hura aztertzea lagungarri egingo zaizu zeure erabakiak hartzeko. Prest al zaude bideari ekiteko? Hona hemen unitate guztietan egingo dituzun urratsak: 1 2 3 4 Eguneroko bizitzako egoerak aztertuko dituzu, eta horietatik abiatuta, galderak egin, buruketak buruz ebatzi eta lehendik dakizuna berrikusiko duzu. STEAM lab atalean, zure gaitasunak baliatuko dituzu: informazioa antolatu eta datuak interpretatuko dituzu, programatzen ikasiko duzu, eta mota askotako buruketak ebatziko dituzu. Ekin diezaiogun! Hiruhileko bakoitzaren amaieran, Garapen Jasangarrirako Helburuekin loturiko proiektu bat egingo duzu. Proiektua diziplinartekoa izango da, eta talde-lanean jardungo duzue. Denok batera lan eginez soilik lortuko baitugu mundu hobea eraikitzea. Era matematikoan pentsatzen eta kalkuluak azkar egiten ikasiko duzu. Arrazoitzeko gaitasuna ere garatuko duzu, eta buruketa moduan adierazitako egoerak ebazteko estrategiak barneratuko dituzu. Hau da aurrerapena! atalean, IKASKETA-EGOERA baten bidez aplikatuko dituzu barneratutako ezagutzak, eta hala, zenbat ikasi duzun ikusiko duzu. Zure helburuak bete badituzu, bejondeizula! Oraingoan posible izan ez bada, ordea, ez kezkatu. Laster lortuko duzu! 3

RkJQdWJsaXNoZXIy