248480

9 1 Konektatu errealitatearekin 5 PENTSATU, eta erantzun. Interneteko orrialde batzuetan, bideoak izarren bidez balora daitezke: 5, 4, 3, 2 edo 1. Bideo bat honela baloratu dute: –  10.000 pertsonak 5 izar aukeratu dituzte. –  1.000 pertsonak, 4 izar. –  100.000 pertsonak, 3 izar. –  100 pertsonak, 2 izar. –  Eta 62 pertsonak, izar bakar bat. Zenbat pertsonak baloratu dute bideoa? 6 AZTERTU grafikoa, eta erantzuteko, idatzi zenbakiak letraz. Zenbatgarren hiruhilekoan izan zituen museoak ehun mila bisitari baino gutxiago? Zenbat bisitari izan zituen? Zenbatgarren hiruhilekoan izan zituen museoak ehun eta berrogei mila bisitari baino gehiago? Zenbat izan zituen? Zenbatgarren hiruhilekoan egin zuen gora bisitari kopuruak aurreko hiruhilekoarekin konparatuta? 7 ERREPARATU munduan ondoen ordaindutako emakumezko futbolari batzuen soldatei, eta erantzun. Futbolaria Taldea Urteko soldata Carli Lloyd Sky Blue Football Club (AEB) 446.975 € Megan Rapinoe OL Reign (AEB) 385.710 € Kadidiatou Diani Paris Saint-Germain (Frantzia) 475.450 € Amandine Henry Lyongo Olympique (Frantzia) 340.379 € Taulako zein futbolarik kobratzen du gehien? Eta gutxien? Talde batek Megan Rapinoe fitxatu, eta soldata igo nahi badio, zer kopuru eskain diezaioke, zure ustez? Carli Lloyd kontratatu, eta soldata igo nahi badio, baina ez badio Kadidiatou Dianiri baino gehiago ordaindu nahi, zer soldata eskain diezaioke? Ma t ema t i k a r i BURUZ Nire tabletaren gakoa 6 zifrako zenbaki bat da: Zifra bat ere ez da 5 baino handiagoa, eta desberdinak dira guztiak. Zifrarik handiena batekoen zifra da, eta txikiena, berriz, ehun milakoen zifra. Hamarrekoen zifra handiagoa da ehunekoena baino, eta hamarrekoen zifra gehi ehunekoen zifra eginez gero, milakoen zifra lortuko duzu. Zenbakia 30.000 baino txikiagoa da. Zer zenbaki da nire tabletaren gakoa? 119.504 134.944 41.358 556.355 0 100 200 300 400 500 600 Pradoko Museoak 2020. urtean izandako bisitarien kopuruak Hiruhilekoa Bisitariak, milaka 4.a 3.a 2.a 1.a

RkJQdWJsaXNoZXIy