Zenbaki ordinalak Ohartu Osatu ilara bat ikasgelako 13 lagunekin. Zenbatgarrena dago aurretik hiru lagun dituen pertsona? Eta aurretik hamar dituena? Zenbatgarrena da azkena? Ikasi Zenbaki ordinalek ordena edo posizioa adierazten dute. Adibideak 11.a: hamaikagarrena. 12.a: hamabigarrena. 13.a: hamahirugarrena. 20.a: hogeigarrena. 24.a: hogeita laugarrena. 32.a: hogeita hamabigarrena. 47.a: berrogeita zazpigarrena. Jardun 1 IDATZI zenbaki ordinal hauek zifraz edo letraz. Hamabosgarrena. Hogeita seigarrena. 18.a. 25.a. Hogeita hirugarrena. Berrogeita bederatzigarrena. 39.a. 41.a. 2 IRAKURRI, eta esan esaldi hauek zuzenak ala okerrak diren. Etxe orratz batek 40 solairutik gora ditu. Kafetegia hamaikagarren solairuan dago, eta 31 solairu gorago behatoki bat dago. Gimnasioa kafetegia baino 18 solairu gorago dago. Behatokia baino hiru solairu gorago azken solairua dago. Behatokia berrogeita batgarren solairuan dago. Gimnasioa 18. solairuan dago. Azken solairua 45.a da. BURUZ KO k a l k u l u a Hamarrekoak eta ehunekoak kentzea Idatzi 65 eta 789 zenbaki baten eta hamarreko baten edo ehuneko baten kenketa moduan. 85 2 40 57 2 20 639 2 500 701 2 200 64 2 30 71 2 60 852 2 700 596 2 300 78 2 20 5 58 934 2 300 5 634
RkJQdWJsaXNoZXIy