Eragiketen bidez ebazteko moduko egoerak identifikatzea B U R U K E T E N L A B O R A T E G I A 1 SAILKATU enuntziatuak honela: Ebatz daitekeen buruketa. Ebatzi ezin den buruketa. Buruketa bat ez den enuntziatua. Gaur asteazkena da, zenbat egun falta dira hurrengo astelehena izateko? Arte Garaikideko Museoa astelehenetik ostiralera zabalik dago etenik gabeko ordutegian, goizeko 08:00etatik ilunabarreko 20:00ak arte. Astelehena, asteartea eta asteazkena bitartean 2.630 lagunek bisitatu dute museoa. Ostegunean, astelehenean baino 82 pertsona gutxiagok eta ostiralean, asteartean baino 62 pertsona gehiagok. Zenbat pertsonak bisitatu zuten museoa aste osoan? 86 ikaslek, 14 irakaslek eta 44 gurasok izena eman dute ikastetxeko aste kulturalean antolatuko den maratoirako. Kalkulatu parte-hartzaileen artean zenbat diren helduak. Nire semeak eta nik egun berean betetzen ditugu urteak. Semea jaio zenean nik 36 urte bete banituen, zenbat urte izango ditut berak 12 urte betetzen dituenean? Mendiko hotel batean bi lagunentzako 46 logela eta lagun batentzako 18 logela zeuden. Asteburuan logela guztiak bete ziren bi lagunentzako 14 eta batentzako 3 izan ezik. Astelehen goizean bi lagunentzako 23 logela eta batentzako 8 libre geratu ziren. Arratsalde horretan bertan autobus bat iritsi zen 62 turistarekin. Mahai-joko batean, 15 puntu lortzen dira asmatutako galdera bakoitzeko, eta 5 puntu galdu egindako oker bakoitzeko. Parte-hartzaileek 15na galdera erantzun dituzte. Joanek 12 galdera asmatu ditu. Peruk bi galderatan huts egin du, eta Aitorrek bi galdera erantzun gabe utzi ditu. Zenbat puntu lortu dituzte hiruren artean? 14
RkJQdWJsaXNoZXIy