345872

B a l o r a t u i k a s i t a k o a 9 HAUSNARTU unitate honetan ikasitakoari buruz, eta erantzun galderei koadernoan. Gustuko al duzu matematika, batzuetan zuretzat erronka izan arren? Besteei laguntzen al diezu zailtasunak dituztenean? Trebea al zara horretan? E r a b i l i i k u s i t a k o a 7 IRAKURRI, eta erantzun zenbaki ordinalekin. 2023ko Euskal Herriko Itzuliaren sailkapen orokorrean, Jonas Vingegaard txirrindularia izan zen lehena. Bigarren lekuan James Knox geratu zen eta hirugarrenean Ion Izagirre. Itzuliko azken etapa seigarrena izan zen. Mikel Landa txirrindularia Ion Izagirre baino 8 leku atzerago geratu zen. Zenbatgarren geratu zen? Rigoberto Uran hogeita hemeretzigarren postuan geratu zen eta hura baino 10 postu aurrerago sailkatu zen Jonathan Castroviejo. Zenbatgarrena amaitu zuen? Azken-aurreko etapan, mendate bat igo zuten txirrindulariek. Zenbatgarren izan zen etapa hori? Azkena baino lau etapa lehenago, txirrindulariak kostaldetik igaro ziren. Zenbatgarren etapa izan zen hori? 8 ERREPARATU gauza hauen prezioei, eta erantzun. Zure ustez, hozkailuaren prezioa zer mailatara hurbiltzea komeni da: milakoetara edo ehunekoetara? Zergatik? Orain, hurbildu gauza bakoitzaren prezioa egokien jotzen duzun mailara. Maila berera hurbildu al dituzu guztiak? Zergatik erabaki duzu horrela egitea? Z E N B A K I E Z K U T U A Egin detektibe lanak, eta aurkitu zenbaki ezkutua. > Zer zenbakik osatuko dute zortzigarren lerroa gorriz dagoen 1 zenbakitik kontatzen hasita? E g i n a u r r e E R R O N K A R I 1.598 € 987 € 405 € 2.358 € 1 1 1 1 2 1 1 3 3 1 1 4 4 1 17 1

RkJQdWJsaXNoZXIy