Ohitura osasungarriak > AZTERTU zuen ohitura osasungarriak. 1 Aukeratu taldekide guztien artean zerrenda honetatik garrantzitsuenak iruditzen zaizkizuen bost ohitura osasungarriak. 2 Galdetu zure familiako edo inguruko zenbait pertsonari aukeratutako bost ohituretatik zein betetzen dituzten, eta idatzi ohitura bakoitza betetzen duen pertsona kopurua. Zer ohitura betetzen da gehien? Eta zein gutxien? Ordenatu ohiturak galdetutako pertsonen artean gutxien betetzen direnetatik gehien betetzen direnetara. Ba al da aukeratu duzuen ohituren artean inork betetzen ez duenik? Zure ustez, zergatik da hori horrela? Zure ustez, beste pertsona batzuekin erantzunak desberdinak izango al lirateke? Ba al dira denentzat garrantzitsuak diren ohiturak? OHITURA PERTSONA KOP. 1 2 3 4 5 Datu bilketa GELA AIREZTATZEA HORTZAK GARBITZEA BEHAR ADINA UR EDATEA KIROLA EGITEA BEHAR ADINA LO EGITEA TXERTOAK JARTZEA JAN AURRETIK ESKUAK GARBITZEA BABESGARRIAK JANZTEA BEHARREZKOAK BALDIN BADIRA MODU OREKATUAN ELIKATZEA ALDIAN BEHIN OSASUN AZTERKETAK EGITEA Idatzi halaber zenbat laguni egin diezun galdeketa. 69
RkJQdWJsaXNoZXIy