10 Ohartu Galderen eta erantzunen jolas batean, asmatutako galdera bakoitzeko 3 puntu lortzen dira, eta huts egindako galdera bakoitzeko 2 puntu galtzen dira. Lehen lau galderak eta azken biak asmatu, eta beste lau huts egin dituzu. Zenbat galdera asmatu dituzu? Eta zenbat puntu lortu dituzu? Zenbat puntu galdu dituzu? Zenbat puntu dituzu guztira? Idatz al ditzakezu kalkulu guztiak adierazpen bakar batean? Jardun 1 ADIERAZI zer ordenatan egin behar diren eragiketak kasu bakoitzean. • 14 + 2 - 11 • 4 + (3 - 2) × 7 • 15 - 5 × 3 • 16 : 4 - (9 - 6) 2 KALKULATU koadernoan. • 9 - (20 : 4) • 20 : 10 × 5 : 5 • 40 - 8 - (1 + 3) • 4 × 6 : 8 - 3 • 25 : 5 - 2 × 2 • 2 × 4 : 2 + 9 - 3 • (52 + 14) : 6 - 5 × 2 • (7 × 5 +1) : (18 : 3) + 9 • 42 : 2 : 7 + (15 - 4) × 2 - 1 + 5 • (18 + 3) - (7 + 5) : 12 + (12 - 9) × 8 3 ZUZENDU eragiketa hauek: • 16 - 6 × 2 + 1 = 10 × 2 + 1 = 20 + 1 = 21 • (24 + 5) × 2 - 2 + 1 = 29 × 2 - 2 + 1 = = 29 × 0 + 1 = 1 4 IDATZI falta diren parentesiak. • 1 + 5 - 3 - 8 - 6 = 1 • 7 - 4 + 3 + 2 × 6 = 12 • 10 - 2 × 5 + 2 = 42 • 9 - 8 - 4 : 2 + 2 + 1 × 2 = 7 Eragiketa konbinatuak Ikasi Eragiketa konbinatuak egiteko, ordena honi jarraitu behar zaio: 1. Parentesi arteko eragiketak. 2. Biderketak eta zatiketak, ageri diren ordenan. 3. Batuketak eta kenketak. Adibidea 4 × 2 + (9 - 4) : 5 - 1 = = 4 × 2 + 5 : 5 - 1 = = 8 + 1 - 1 = = 9 - 1 = 8 E S KU E K I N EBAKI, binaka, kartoi mehe gorri, urdin eta berdeen zatiak. Guztira 50 zati egin behar dira, eta gorriek 25 baino gutxiago izan behar dute. Ondoren, banatu eta erantzun, eragiketa konbinatuak erabiliz. • Zenbat zati berde eta urdin daude guztira? Kalkulatzeko zenbait modu al daude? Zein? • Zenbat zati berde eta urdin gehiago daude zati gorri baino? Zein modutan kalkula dezakezu?
RkJQdWJsaXNoZXIy