345876

14 10 berrekizuneko berreketak Ohartu Idatz al dezakezu 100 zenbakia bi biderkagairen biderketa moduan, haietako bat 10 izanik? Eta biderketa hori berreketa moduan? Berreketa hori erabiliz, nola adieraz dezakezu 300? Nola idatziko zenuke 10.000 berreketa moduan? Eta nola adieraziko zenuke 60.000 berreketa hori erabiliz? Jardun 1 ADIERAZI berreketa bakoitzaren balioa. • 104 • 107 • 1010 • 1012 • 106 • 109 2 IDATZI zenbaki bakoitza 10 berrekizuneko berreketa gisa. • 1.000 • 100 • 1.000.000 • 100.000 • 10.000 • 100.000.000 3 IDATZI adierazpen polinomikoa. • 1.205 • 25.600 • 45.009.087 • 3.458 • 870.255 • 158.780.306 4 IDATZI koadernoan adierazpen polinomiko bakoitzari dagokion zenbakia. • 7 × 109 + 5 × 106 + 2 × 104 + 5 × 103 + 8 • 6 × 107 + 4 × 106 + 8 × 104 + 2 × 102 • 5 × 109 + 5 × 108 + 2 × 105 + 8 × 103 + 4 5 IRAKURRI, eta erantzun adierazpen polinomikoak erabiliz. Interneteko web-orri batek bisitari kopuru hauek izan ditu azken hilabetean: –  100.000.000 pertsona 5 aldiz sartu dira. –  1.000.000 pertsona 7 aldiz sartu dira. –  100.000 pertsona 3 aldiz sartu dira. –  258 pertsona behin sartu dira. • Zenbat pertsona desberdin sartu dira web-orrian? • Zenbat bisita izan ditu azken hilabetean? Ikasi 10 berrekizuneko berreketa zenbaki honekin adieraz daiteke: batekoa eta berretzaileak adierazitako zero kopurua. Adibideak 101 = 10 102 = 100 103 = 1.000 104 = 10.000 105 = 100.000 106 = 1.000.000 Berreketa horiek erabiltzen dira zenbakien adierazpen polinomikoak idazteko. Adibidea 35.268 = 30.000 + 5.000 + 200 + 60 + 8 = = 3 × 10.000 + 5 × 1.000 + 2 × 100 + 6 × 10 + 8 = = 3 × 104 + 5 × 103 + 2 × 102 + 6 × 10 + 8 Begiratu zenbat zero dituen zenbaki bakoitzak. Ma t ema t i k a r i BURUZ Ordenatu handienetik txikienera, eragiketarik egin gabe. 87 × 104 19 × 105 19 × 107 35 × 104

RkJQdWJsaXNoZXIy