15 1 Erro karratua Ohartu Marraztu 4 karratutxoz osatutako karratu bat, paper laukidun batean. Zenbat karratutxo ditu karratuaren aldeak? Idatz al dezakezu karratuaren karratutxo kopurua berreketa moduan? Orain, marraztu guztira 9 karratutxoz osatutako karratu bat. Zenbat karratutxo ditu karratuaren aldeak? Zer berreketarekin adieraz daiteke karratua osatzen duten karratutxoen guztizko kopurua? Marraztu al dezakezu 14 karratutxoz osatutako karratu bat? Zein bi karraturen artean egongo litzateke? Aldeak karratutxoen kopuru zehatz bat al du? Jardun 1 KALKULATU, eta azaldu nola egin duzun. • √ 4 = • √ 36 = • √ 16 = • √ 49 = • √ 25 = • √ 64 = 2 ASMATU ondoz ondoko zer bi zenbakiren artean dagoen erro karratu hauetako bakoitza: • √ 5 • √ 28 • √ 67 • √ 92 • √ 12 • √ 40 • √ 101 • √ 120 3 ASMATU gela karratu baten aldearen luzera, jakinda gelaren azalera 81 m2 dela. 4 PENTSATU eta erantzun. • Zer zenbakiren erro karratua da 0? Eta 1? • Zein da erro karratua 7 eta 8 zenbakien artean duen zenbakirik handiena? • Zer zenbakik dute erro karratua 10 eta 11ren artean? E S KU E K I N Ma t ema t i k a r i BURUZ Zenbaki baten erro karratuaren erro karratua 2 da. Zer zenbaki da? Ikasi Zenbaki baten erro karratua beste zenbaki bat da: ber bi eginda lehengo zenbaki bera ematen duen beste zenbaki bat. Adibideak √ 4 = 2; izan ere, 22 = 4 √ 9 = 3; izan ere, 32 = 9 Batzuetan, zenbaki baten erro karratua ez da zehatza izaten. Horrelakoetan, haztatuz kalkula daiteke zer bi zenbakiren artean dagoen. Adibidea √ 14 Ez dago ber bi eginda 14 ematen duen zenbakirik. 22 = 4 4 < 14 Ez da iristen. 32 = 9 9 < 14 Ez da iristen. 3 eta 4ren artean dago √ 14. 42 = 16 16 > 14 Pasatu egiten da. Ikur hau erabiltzen da erro karratua adierazteko. √
RkJQdWJsaXNoZXIy