16 Jardun 1 ADIERAZI zer zenbaki diren. • Batuketaren araua: XIII VX CL MD CCLXX MDXXX • Kenketaren araua: IV IX XL XC CD CM • Biderketaren araua: XII LVI CDI XXXII CLXX M 2 IDATZI zenbaki bakoitzaren balioa. • CXXVI • XIXDXXVII • DCCXVII • MMMDCCCXXXVIII • MDCIV • CDXCII • VIIIC • MMCDXLIV • IV CCCXXXI • XXIIICMXC Erromatar zenbakiak Ohartu Zer adierazten du I letrak liburuen bilduma honetan? Eta II-k? Eta III-k? Zure ustez, zer balio du I letrak? Zein letrak adierazten du 5 zenbakia? Eta 10? Zer zenbaki adierazten dute XII letrek? Zure ustez, zer zenbaki da XVI? Zergatik? Eta XX? Ikasi Antzina, erromatarrek 7 letra hauek konbinatuz idazten zituzten zenbakiak, arau batzuei jarraituz. I V X L C D M 1 5 10 50 100 500 1.000 • Batuketaren araua. Letra bat balio bereko edo handiagoko beste letra baten eskuinean badago, bi letren balioak batu egiten dira. Adibideak VI 5 + 1 = 6 CV 100 + 5 = 105 • Kenketaren araua. I, X eta C letrak balio handiagoko ondorengo bi letretako bakoitzaren ezkerrean badaude, eskuinekoei haien balioa kendu behar zaie. Adibideak IV 5 - 1 = 4 XC 100 - 10 = 90 • Errepikapenaren araua. I, X, C eta M letrak gehienez hiru aldiz errepikatu daitezke. V, L eta D letrak ezin dira errepikatu. Adibideak III 1 + 1 + 1 = 3 XXX 10 + 10 + 10 = 30 • Biderketaren araua. Letra baten edo letra multzo baten gaineko marrak milaz biderkatzen du balioa. 3.999tik gorako zenbakiak idazteko erabiltzen da. Adibideak IX 9 × 1.000 = 9.000 VI 6 × 1.000 = 6.000 Zenbakiak erromatarrek idazten zituzten moduan idazteko, lehenik deskonposatu egin behar da, eta ondoren, batugai bakoitza erromatar zenbakitan idatzi. Adibidea 5.364 5.000 + 300 + 60 + 4 V + CCC + LX + IV V CCCLXIV I V II VI IX III VII X IV VIII XI XII
RkJQdWJsaXNoZXIy