17 1 3 ASMATU erromatar zenbakitan idatzitako hiru segida eta eskatu ikaskideren bati jarraitzeko, beste 5 gai idatziz. Baldintza hauek bete behar dira: • Segida batean zenbakiak 80 baino handiagoak izango dira, eta guztiak bikoitiak. • Beste batean, zenbakiak 15naka joango dira. • Bestean, zenbaki guztien azken zifra 0 izango da. 4 IDATZI erromatar zenbakitan. • 324 • 2.365 • 893 • 3.578 • 999 • 5.098 Eguneroko bizitzan 5 IRAKURRI, ikusi zer urtetan jaio ziren idazle hauek, eta erantzun. Urte bat zer mendetakoa den jakiteko, milakoak eta ehunekoak osatzen duten zenbakiari bat batu behar zaio. Lortzen den mendea erromatar zenbakitan idatzi behar da. • Zein idazle jaio ziren mende berean? Zein mendetan? • Virginia Woolf eta Gloria Fuertes mende desberdinetan jaio ziren, baina adinkideak izan ziren. Zure ustez, zer esan nahi du hitz horrek? Zenbat urteko aldea egon zen bien jaiotzen artean? 6 BEGIRATU eta erantzun. Historian zehar, antzinako Egipto gizon eta emakume ugarik gobernatu zuten, dinastiatan antolatuta. • XX. dinastia Ramses III.aren erregealdiarekin hasi eta Ramses XI.arekin amaitu zen. Ramses izeneko zenbat gobernari izan ziren dinastia hartan? • XXXII. dinastian Kleopatra IIIl.az gain Kleopatra izeneko beste lau gobernari izan ziren. Zein izan zen dinastia hartako azken Kleopatra? • Noren erregealdia izan zen lehenago XI. dinastian: Mentuhotep IV.arena edo Intef II.arena? Eta Ramses VIII.arena edo Kleopatra V.arena? E S KU E K I N EGIN karta hauetako bakoitzaren 4 kopia, eta bildu sorta batean. Ikasle batek zenbaki bat idatziko du, denen aurrean. Ondoren, kartekin erromatar zenbaki gisa adieraziko du ezkutuan, eta karta bat kendu eta besteak mahai gainean jarriko ditu. Gainerakoek zer karta falta den asmatu behar dute. Zenbait txanda egin ondoren, txanda gehien asmatu dituenak irabaziko du. Jolasa korapilatzeko, hasierako erromatar zenbakiko zenbait karta kendu ditzakezue. Julene Azpeitia 1888 Virginia Woolf 1882 Jean Austen 1775 Rosalía de Castro 1837 Juana Inés de la Cruz 1648 Gloria Fuertes 1917 Bizenta Mogel 1782 XI. dinastia Mentuhotep IV.a Intef II.a XX. dinastia Ramses III.a Ramses VIII.a XXXII. dinastia Ptolomeo XII.a Kleopatra III.a BURUZ KO k a l k u l u a 72 - 14 63 - 35 94 - 76 87 - 18 54 - 61 68 - 47 41 - 22 89 - 38 Zenbakien kenketa egitea, kenkizuna hamarreko bihurtuta Zenbaki bera batzea 86 - 38 = 88 - 40 = 48 +2 +2 V X L C M
RkJQdWJsaXNoZXIy