18 Buruketa bat ebatz daitekeen edo ez zehaztea 1 ZEHAZTU ea buruketa hauek ebatz daitezkeen. Arrazoitu erantzuna kasu bakoitzean. Kiroldegian 750 pertsona sartzen dira. 184 eserleku huts bazeuden, zenbat pertsona joan dira partida ikustera? Zenbait bideo ikusi ditut. Bat 12 minutukoa zen, eta beste bat, 7 minutukoa. Zenbat denbora egon naiz bideoak ikusten? Eraikin batean etxebizitzen 12 solairu eta beheko solairua daude, eta horren altuera beste solairuena baino handiagoa da. Etxebizitzen solairu bakoitzak 4 m-ko altuera badu, zer altuera du eraikinak? 2 ℓ-ko freskagarri-botila batekin zenbat edalontzi txiki bete ditzaket? Dendan ikusi dudan gurin-paketeak 250 g-ko pisua du. Hozkailuan dudana pisatu dut eta 160 g geratzen zaizkit. Zenbat gurin erabili dut? Autobus bat 90 km/h-an doa batez beste. Zenbat denbora beharko du helmugara iristeko? Fruta-denda batean 84 kg piper gorri eta berde daude. Piper gorriak 36 kg dira, eta piper berdeen 8 kg hondatu egin dira. Zenbat piper berde geratzen dira? Alokatzeko zeuden 12 bizikletetatik, 8 hondatuta zeuden eta 5 jadanik alokatuta zeuden. Zenbat bizikleta geratzen ziren alokatzeko? Tomasek, Anderrek eta Unaik beren dirua elkartu dute eta 122 € dituzte. Anderrek Unairen erdia jarri du, eta Unaik, Anderren bikoitza. Zenbat diru jarri du Tomasek? Nire amak 300 km-ko bidaia bat egin behar du eta jakin nahi du zer den merkeagoa: trenez edo autoz joatea. Treneko txartelak 20 € balio du, eta autoak 6 ℓ gasolina behar ditu 100 km-ko. Zer da merkeagoa: trenez edo autoz bidaiatzea? Sarak egunero ateratzen du Argi txakurra paseatzera. Eguraldi ona egiten duenean kilometro eta erdiko bide batetik eramaten du. Eguraldia txarra bada, bide laburrago bat hartzen dute paseatzeko, 400 m-koa, baina bi bira egiten dituzte. Eta presarik ez dutenean, etxetik 800 m-ra dagoen pinudiraino joaten dira, eta 550 m-ko bidezidor batetik itzultzen dira. Zer egunetan egiten dute distantzia luzeena? B U R U K E T E N L A B O R A T E G I A
RkJQdWJsaXNoZXIy