21 1 E r a b i l i i k u s i t a k o a 17 HAUSNARTU unitate honetan ikasi duzunari buruz, eta erantzun koadernoan. • Laguntzen al duzu denak ongi senti daitezen ikasgelan? Nola egiten duzu? • Talde-lanean aritzean, besteen iritziak entzuten al dituzu? Ikasten al duzu haietatik? B a l o r a t u i k a s i t a k o a GUZTIAK 100 ZENBAKIRAKO > IDATZI 100 zenbakia 1etik 9ra arteko zifrak behin bakarrik erabiliz, eta soilik +, -, × eta parentesi egokiak erabiliz. E g i n a u r r e E R R O N K A R I 10 10 8 8 12 8 8 15 ERREPARATU karta bakoitzaren puntuei, irakurri, eta kalkulatu eragiketa konbinatu gisa. Eider eta Manu mahai-jokoko beren kartak trukatzen ari dira: – Eiderrek harrien 15 karta, galburuen 9, zuraren 4 eta buztinaren 10 ditu. – Manuk harrien 7 karta, galburuen 11, zuraren 6 eta buztinaren 5 ditu. Eiderrek Manuri harrien 3 karta eta galburuen 2 eman dizkio. Eta Manuk Eiderri galburuen 5 karta eta buztinaren 3 eman dizkio. Nork eman ditu puntu gehiago? Zenbat puntu ditu azkenean pertsona bakoitzak? 16 BEGIRATU eguzki-sistemako planeten datuei, irakurri, eta erantzun. Planeta Eguzkirainoko batez besteko distantzia, gutxi gorabehera (km) Diametroa (km) Masa (kg) Merkurio 5.791 × 104 4.879 3.302 × 1020 Artizarra 1.082 × 105 12.104 4.869 × 1021 Lurra 15 × 107 12.742 59.736 × 1020 Marte 228 × 106 6.794 64.185 × 1019 Jupiter 7.783 × 105 142.984 19 × 1026 Saturno 143 × 107 120.536 5.688 × 1023 Urano 287 × 107 51.118 8.686 × 1022 Neptuno 45 × 108 49.572 1.024 × 1023 Astronomian, espazioko distantziak gutxi gorabehera neurtzen dira. Ezinezkoa da balio zehatzak lortzea, batik bat neurtu nahi diren objektuak elkarrengandik oso urrun badaude. • Eragiketarik egin gabe, zer planeta dago Eguzkitik hurbilago, Marte edo Saturno? • Adierazi zenbaki batekin planeta bakoitzaren eta Eguzkiaren arteko gutxi gorabeherako distantzia. • Adierazi planeta bakoitzetik Eguzkira arteko distantzia zehatz posible bat, gutxi gorabeherako distantziak kontuan hartuta. • Zer planeta daude Eguzkitik 100.000.000 km-ra baino gehiagora? • Ordenatu planetak masa txikienekotik handienekora. • Neptuno 1846an aurkitu zuten, eta Urano, 1781ean. Gainerako planetak Antzinarotik ezagutzen direla uste da. Zer mendetan aurkitu zituzten bi planeta horiek?
RkJQdWJsaXNoZXIy