22 Munduan bizi garen pertsonon kopurua egunez egun hazten da. Milioika gara, munduko herrialde guztietan banatuta. Badakizu zenbat pertsona bizi diren zure autonomia-erkidegoan? Eta Espainian? Herrialde askotan bizi al da Espainian baino jende gehiago? Munduan pertsona asko gara I K A S E G O E R A 1 Begiratu unitatearen lehen bi orrialdeetako datuei, eta erantzun. Zenbat pertsona bizi dira Bangladeshen? Eta Brasilen? Zein dira munduko hiru herrialde populatuenak? Zenbat pertsona bizi dira, gutxi gorabehera, Europan? Europako zein herrialdetan bizi dira pertsona gehien? Zenbat biztanle ditu, gutxi gorabehera? Zein kontinentek du biztanleria handiena? Adierazi kontinente bakoitzeko herrialde populatuena, Ozeania alde batera utzita. Ba al du zentzurik kontinenteetako edo herrialdeetako biztanleriari buruzko datu zehatzak emateak? Hobe al da hurbilketak ematea? Zergatik? 2 Aztertu zein eskualdetan bizi diren pertsona gehien. 20 herrialde populatuenetatik zenbatetan bizi dira 1.000.000.000 pertsonatik gora? Eta 100.000.000tik gora? Zenbat biztanle ditu, gutxi gorabehera, Espainiak? Eta munduko herrialde populatuenak? Zer alde dago, gutxi gorabehera, herrialde horietako biztanlerien artean? Zer alde dago, gutxi gorabehera, Egiptoko eta Espainiako biztanlerien artean? Zergatik dago hainbesteko aldea herrialdeetako biztanlerien artean? 3 Ikertu zenbat biztanle bizi garen Euskadin, eta erantzun. Zenbat biztanle ditu Euskal Autonomia Erkidegoak? Zenbat biztanle ditu zure herriak? Ba al dago Euskadik baino biztanle gehiago duen autonomia erkidegorik? Idatzi zureak baino biztanle gehiago dituzten Espainiako hiru herri edo hiru autonomia-erkidego.
RkJQdWJsaXNoZXIy