Osasunerako zer mehatxu iruditzen zaizkizu arriskutsuenak? Egin al dezakezu ezer haien aurka? > TALDETAN, irakurri galderak eta adierazi zuen ideiak. Pentsatu banaka. Gero, txandaka, azaldu zuen hausnarketak taldekideei. Beharrezkoa al da osasuna prebentzioaren bidez babestea? Gaixotasunak eta istripuak prebenitzeko ekintzen estatistika bat prestatzea, eta lortutako datuak aztertzeko grafikoak egitea. Geure erronka Gure burua zaintzen dugu Osasuna oso garrantzitsua da, eta guztion ardura da ahalik gehien zaintzea. Gure osasun-egoerak gainerako pertsonei ere eragiten die; izan ere, gaixorik bagaude, inguruan dauden pertsonei transmiti diezaiekegu gure gaixotasuna, eta gainera, zainduko gaituen norbait ere beharko dugu, agian. Osasuna ez da jadanik gaixorik gaudenean sendatzen saiatzea soilik, gaixotasunak eta istripuak prebenitzeko ekintzak egitea ere bada. Zure ustez, beharrezkoa al da gure osasuna aktiboki babestea? Zer egin dezakezu zuk horretarako? Erronkaren helburua Garrantzitsua al da, zure ustez, gure osasuna babestea? 76
RkJQdWJsaXNoZXIy