345876

Hobe da prebenitzea sendatzea baino > AZTERTU osasuna zaintzeko egiten dituzuen ekintzak. 1 Aukeratu, talde osoaren artean, zuen ustez osasuna zaintzeko garrantzitsuenak diren zazpi ekintzak. 2 Galdetu zure familiako edo inguruko zenbait pertsonari aukeratu dituzuen zazpi ekintzetatik zein egiten dituzten. Idatzi zenbat pertsonak egiten duten haietako bakoitza. Erantzutean, garrantzitsua da egia esatea. Zein da gehien egiten den ekintza? Eta gutxien egiten dena? Adierazi zatiki bidez ea elkarrizketatutako pertsona guztietatik zenbatek egiten duen ekintza bakoitza. Ordenatu ekintzak, gehien edo gutxien egiten diren kontuan hartuta. Gertatu al da zuk aukeratutako ekintzaren bat inork ez egitea? Zure ustez, zergatik gertatzen da hori? Elkarrizketatutako pertsonek egia esan dutela uste al duzu? Hala ez bada, zergatik ez dute egia esan, zure ustez? TXERTATZEA ALDIZKAKO OSASUN-AZTERKETETARA JOATEA HORTZAK GARBITZEA LANEAN ETA KIROLEAN BABESAK ERAMATEA, BEHARREZKOAK BADIRA GIRO-TENPERATURARAKO EGOKIA DEN ARROPA ERABILTZEA ARIKETA FISIKOA EGITEA NAHIKOA ORDU LO EGITEA HIDRATATUTA EGOTEA OTORDUEN AURRETIK ESKUAK GARBITZEA GELA HAIZEBERRITZEA Idatzi, baita ere, zenbat pertsonari galdetu diezun guztira. EKINTZA PERTSONA KOPURUA 1 2 3 4 5 6 7 Apuntatu datuak 77

RkJQdWJsaXNoZXIy