375648

Atzo jokatu zen emakumezkoen saskibaloi-finala. Taulan ageri dira talde garaileko jokalari batzuek egindako saskiratzeak. Naroa Ane Paula Leire Bikoak 1 3 4 2 Hirukoak 4 2 2 3 Saskibaloi-final bat aztertzen 1 Pentsatu eta erantzun. • Zenbat puntu lortu zituen guztira taulako jokalari bakoitzak? Idatzi eragiketa guztiak adierazpen bakarrean. • Libek 45 puntu egin zituen. Bi puntuko 6 saskiratze eta hiru puntuko 2 egin zituen, eta gainerakoak puntu batekoak izan ziren. Puntu bateko zenbat sartu zituen? Idatzi eragiketak adierazpen bakarrean. • Ainhizek bi puntuko 7 saskiratze eta puntu bateko 8 egin zituen, eta gainerakoak hirukoak izan ziren. Guztira 31 puntu lortu zituen. Zenbat hiruko egin zituen? Idatzi eragiketak adierazpen bakarrean. 2 Aztertu eta ebatzi. Jende askok ikusi zuen finala telebistan. Zehazki, honela banatu ziren ikusleak laurdenen arabera: • Adierazi ikusle kopuru bakoitza 10 berrekizuneko berreketa gisa. • Azken laurdeneko ikusle kopurua hirugarren laurdenekoa baino handiagoa izan zen, baina 2.050.000 baino txikiagoa. Idatzi lau balio posible, 10 berrekizuneko berreketak erabiliz. • Saskibaloi-txapelketaren XIX. edizioa MMXXI. urtean izan zen. Zenbatgarren edizioa egingo dute 5 urte barru? Idatzi edizioa eta urtea erromatar zenbakitan. IKAS EGOERA 1. laurdena 285.000 2. laurdena 1.904.000 3. laurdena 1.950.000 10

RkJQdWJsaXNoZXIy