Erabilera Gidaliburua Aula Virtual 4

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 9 Agenda Funtzionalitate honekin, gertaerak erregistratu eta zenbait egutegitan antolatu ahal izango dituzu. Mezuak Atal honetan mezuak banaka, taldeka edo gela osoarentzat bidali ahal izango dituzu, eta fitxategiak* eta estekak ere erantsi ahal izango dituzu. Ikasleekin gertaerak partekatzeko, egutegiak gehitu ditzakezu zure agendan. Beste ikastaldeetako kidea ere bazara, Ikastetxeko gertaerak ataleko egutegian agertuko dira talde horiei dagozkien gertaerak. Aukera honen bidez, gertaerak programatu eta egutegietako batean jar ditzakezu. Ez bada aurrez egutegirik sortu, gertaera hori Nire gertaerak egutegian jarriko da (erabilera pribaturako soilik). Gertaerak ikasleekin partekatu nahi badituzu, egutegi berri bat gehitu beharko duzu (esaterako, 1A gela). Nola gehitu egutegiak? Nola gehitu gertaera berri bat? Saiatu zure mezuak sortzen eta bidaltzen. Sarrerako ontziaren bidez kudeatu ahal izango dituzu gero. *Honako fitxategi hauek erantsi daitezke: irudiak (.jpg / .png), bideoak (.avi / .mp4 / .mpg) edo dokumentuak (.pdf), bai eta Microsoft Office gisako fitxategiak ere (.docx / .xlsx eta .pptx). Fitxategi bakoitzaren tamaina gehienez ere 500 mb da. Mezu berria

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz