Erabilera Gidaliburua Aula Virtual 4

ERABILERA GIDALIBURUA

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 2 Aula Virtual 4 Santillanak Aula Virtual 4 hezkuntza-plataforma aurkezten dizue: irakasleek zein ikasleek bertan aurkituko duzue irakaskuntza- edo ikaskuntza-ingurune digitalak sortzeko behar duzuen guztia. •  Aula Virtual 4 edozein gailu, ordenagailu eta tabletaren bidez sartzeko diseinatuta dago, Interneterako konexioa izan edo ez, eta plataformako edukiak ikastetxean edo etxean modu sinkronizatuan lantzeko aukera ematen du. • Ikasleekin berehala komunikatuko zara, eta lana azkar eta erraz antolatuko duzu. •  Plataforma berean eskuratuko dituzu gure proiektuetako irakasleen eta ikasleen material osagarri guztiak: gida didaktikoak, erantzunak, ebaluatzeko iradokizunak, etab. •  Ikasleek Santillanako ikasliburuekin lan egitean, haien jardunaren jarraipena egiteko aukera izango duzu. •  Aula Virtual 4 zure beharretara eta ikasleen beharretara moldatzen da. Bi bertsio daude: bata irakasleentzat da, haiek bakarrik eskura ditzaketen edukiak eta lan-eremuak dituena, eta bestea, berriz, ikasleentzako bertsio espezifikoa da.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 3 Aula Virtual 4 plataformara sartzeko modu bat baino gehiago duzu, webgunea (Internetera konektatuta) edo aplikazioa erabiltzen duzun (edukiak zure gailuan deskargatuta). •  ONLINE: zure nabigatzailean, sartu https://av.santillana.es webgunean. •  OFFLINE: deskargatu Aula Virtual 4 aplikazioa https://digital.santillana.es webgunean edo Android eta IOs dendetan. Aula Virtualen saioa hasteko, erabiltzailekontu bat sor dezakezu beren-beregi, eta zure erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz sartu, edo dagoeneko e-vocación plataformako erabiltzailea bazara (Santillanaren materialak erabiltzen dituzten irakasleek soilik osatutako komunitatea), zure ohiko datuak erabiliz sar zaitezke. Aula Virtualen lehenengo aldiz sartzeko, erabiltzaile-kontua sortu beharko duzu nahitaez. Horretarako, prozesuaren lau urratsak egin beharko dituzu: Aula Virtual 4 plataformarako sarbidea Saioa abiarazi Kontua sortu 2. Izena eta abizenak 4. Posta elektronikoa 3. Erabiltzailea eta pasahitza 1. Lizentzia eta pasahitza Lizentzia eta haren pasahitza zure ordezkari komertzialak emango dizkizu, eta zuk eskatutako liburuei dagozkienak izango dira. Zure erabiltzaile-izena edo goitizena gogoratu beharko duzu aurrerago berriz ere Aula Virtual 4 plataforman saioa hasteko. Kontua sortzeko prozesua amaitu ondoren, nahi izanez gero, pasahitza aldatzeko aukera duzu, Nire profila atalean. Posta elektronikoko helbide bat eman beharko duzu, zure kontua helbide horri lotzeko. Idatzi zure izena eta abizen bat edo bi. Zure pasahitza ahaztu baduzu, hura berreskuratzeko e-mail bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta pasahitz berria sortzeko aukera izango duzu. Nola berreskuratu nire pasahitza?

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 4 Nabigazio-botoiak Nabigazio-menuko botoien bidez, Aula Virtual 4 plataformako ataletara jo dezakezu. Nire liburuak Aplikazioak Agenda Bertaratzea Notak Nire ikastaldeak Mezuak Baliabideak Kontrol-panela Tutorial interaktiboa Kontrol-panela Kontrol-panela hasierako pantaila gisara dago antolatuta, informaziorik esanguratsuena eskura izan dezazun, egunez eguneko zereginak antolatzerakoan. Hainbat atal izango dituzu eskura: zure ikastaldeetarako sortu dituzun hasitako atazak, egunean egunerako programatutako jardueren agenda eta hurrengo gertaerak, bai eta hasitako atazei buruz zure ikasleek egindako iruzkinak ere.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 5 Nire liburuak Atal honetan, zure kontuari lotutako liburu digitalak aurkituko dituzu. Aukera izango duzu, besteak beste, liburuak ikusteko, edukiak irakurri eta pertsonalizatzeko, bai eta zenbait tresna erabiltzeko ere: oharrak idazteko, azpimarratzeko, laster-markak eransteko eta abar. Aplikazioak Aplikazioak atalean, ikasgelako zereginetan laguntzeko eta haiek osatzeko proposamen digitalak aurkituko dituzu. Horietako bat Bingel plataforma da: haren bitartez, jarduerak eginez ikasleei beren buruak hobetzera bultzatuko dituzu ingurune gamifikatu eta moldagarri batean. Nola lortu liburu gehiago? Baimen berria botoian sakatuz, zure ordezkariak emandako lizentzia eta pasahitzak idatzi, eta Aula Virtual 4 plataformako zure liburutegian liburu berriak jartzeko aukera izango duzu. botoiaren bidez, liburua irekitzeko edo bertsio pertsonalizatua sortzeko aukera duzu. Nola bistaratu nire liburuak?

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 6 Nire ikastaldeak Atal honetan zure ikastaldeak bistaratu ditzakezu, baita ikastaldeetako kideak kudeatu, atazak sortzeko ingurunean sartu eta ikastalde bakoitzari dagokion irakasgaiari lotutako liburua zuzenean bistaratu ere. Ikastalde berria sortu edo beste irakasle batek sortutako ikastalde batekin bat egin. Haztapenak Ikasgaiaren ordutegia Editatu ikastaldea Ikastaldeari lotutako liburua bistaratu Atazak atalerako sarbide zuzena Ikastaldeko kideak kudeatu Lotu liburua Zure liburutegian dauden liburuetako bat aukeratu, eta lotu ikastaldeari. Ezarri haztapenak ataza mota bakoitzari. Gogoratu guztizko haztapena gehienez ere 100 puntu direla. Sortzen ari zaren ikastaldearen ordutegia zehazteko aukera ere baduzu. Ikastaldearen datuak editatu eta taldea aktibatu edo desaktibatu dezakezu. Nola sortu ikastaldeak? Ikastalde berria botoian sakatuz, zure ikastaldea sortzeko behar dituzun datuak jartzeko aukera izango duzu. Ikastalde berria sortu ondoren, haren atal nagusiak bistaratuko dituzu.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 7 Nola bat egin sortutako ikastalde batekin? Ikastaldearen kodea Sortutako ikastalde bakoitzak kode bat du. Bat egin nahi duzun ikastaldearen kodea eskatu, eta idatzi kode hori Dagoen ikastalde batekin bat egin botoian sakatuz agertzen den laukitxoan. Nola kudeatu ikastalde bateko kideak? Kideak Atazak Ikastaldeko Kideak atalean, taldea osatzen duten ikasleak eta irakasleak bistaratuko dituzu. botoian sakatuz, ikastaldearekin bat egitea eskatu duten kideak aktibatu edo desaktibatu ditzakezu. Atazak atalean, zure ikasleentzako zereginak prestatu eta notak jar ditzakezu, bai eta fitxategiak partekatu, haien bertaratzea kudeatu eta egindako aurrerapenen jarraipen orokor eta pertsonalizatua egin ere, besteak beste. Ikastaldearen eta ikasle bakoitzaren datu orokorrak bistaratuko dituzu, bai eta agindutako atazei buruzko datuak ere. Ikastaldeko liburuan ikasle bakoitzak egindako aurrerapenari buruzko jarraipen pertsonalizatua egin dezakezu. Laburpena Jarraipena

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 8 Nola zuzendu atazak? Nola sortu atazak? Sortutako ataza bakoitzean sartuta, zenbat ikaslek egin duten bistaratu dezakezu, eta haien erantzunak zuzendu. Aula Vitual 4 plataformako atazak gaika antolatuta daude, eta gai bakoitza ikasturteko aldi jakin bati dagokio. Gai berria sortu ondoren, gai horri lotutako atazak sor ditzakezu. Gai berria Ataza berria Nola editatu sortutako atazak? Erabili fitxak atazaren ezaugarriak finkatu eta hartzaileak zehazteko (esaterako: Munduko klimak). Atazari buruzko datuak editatzeko, sakatu botoian. Sakatu Gai berria botoian, atazen lehenengo taldea sortzeko (esaterako: Klima). Ataza zuzendu Atazaren datuak Notak argitaratu Ebaluatu zure ikasleen erantzunak; iruzkinak idatzi eta, behar izanez gero, ataza atzera itzul dezakezu. Atazak zuzendu ondoren, notak argitaratu ditzakezu, ikasleek bakoitzak bere kontuan bistara ditzaten.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 9 Agenda Funtzionalitate honekin, gertaerak erregistratu eta zenbait egutegitan antolatu ahal izango dituzu. Mezuak Atal honetan mezuak banaka, taldeka edo gela osoarentzat bidali ahal izango dituzu, eta fitxategiak* eta estekak ere erantsi ahal izango dituzu. Ikasleekin gertaerak partekatzeko, egutegiak gehitu ditzakezu zure agendan. Beste ikastaldeetako kidea ere bazara, Ikastetxeko gertaerak ataleko egutegian agertuko dira talde horiei dagozkien gertaerak. Aukera honen bidez, gertaerak programatu eta egutegietako batean jar ditzakezu. Ez bada aurrez egutegirik sortu, gertaera hori Nire gertaerak egutegian jarriko da (erabilera pribaturako soilik). Gertaerak ikasleekin partekatu nahi badituzu, egutegi berri bat gehitu beharko duzu (esaterako, 1A gela). Nola gehitu egutegiak? Nola gehitu gertaera berri bat? Saiatu zure mezuak sortzen eta bidaltzen. Sarrerako ontziaren bidez kudeatu ahal izango dituzu gero. *Honako fitxategi hauek erantsi daitezke: irudiak (.jpg / .png), bideoak (.avi / .mp4 / .mpg) edo dokumentuak (.pdf), bai eta Microsoft Office gisako fitxategiak ere (.docx / .xlsx eta .pptx). Fitxategi bakoitzaren tamaina gehienez ere 500 mb da. Mezu berria

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 10 Bertaratzea Funtzionalitate honen bidez zure ikasleen bertaratzea (hutsegiteak edo atzerapenak) erregistratuko duzu. Ikastalde bat baino gehiago baduzu, haietako zein kontrolatu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu. Baliabideak Atal honetan fitxategiak* karpetatan antolatu, eta zure ikastaldeekin partekatu ahal dituzu. Nahi izanez gero, bistaratu duzun asteko bertaratze-erregistroa esportatu dezakezu, pdf formatuan. Erabili menu zabalgarriak ikastaldea eta erregistro-aldia aukeratzeko. Ikasleen zerrenda bistaratu, eta bertaratze-oharra idatz dezakezu. Nola esportatu bertaratze-erregistroa? Nola gehitu hutsegiteak/atzerapenak? Zenbait motatako fitxategiak* igo ahal izango dituzu eskolak osatzeko. Horiek zuk bakarrik ikus ditzakezun karpetatan antolatu ahal izango dituzu. Ikasleekin partekatu nahi izanez gero, gelako karpeta partekatuan sartu beharko dituzu. Nola gehitu eta nola antolatu baliabideak? Zure ikastalde bakoitzeko, automatikoki, karpeta partekatu bana sortzen da. Karpeta horretan sartutako fitxategiak ikastaldeko kide guztiek ikusi ahal izango dituzte. Nola partekatu baliabideak? *Honako fitxategi hauek erantsi daitezke: irudiak (.jpg / .png), bideoak (.avi / .mp4 / .mpg) edo dokumentuak (.pdf), bai eta Microsoft Office gisako fitxategiak ere (.docx / .xlsx eta .pptx). Fitxategi bakoitzaren tamaina gehienez ere 500 mb da.

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 11 Notak Hemen ikasleen kalifikazioak kontsultatu ahal izango dituzu. Ikastalde bat baino gehiago baduzu, kontsulta zer ikastaldetan egin nahi duzun aukeratu beharko duzu. Tutorial interaktiboa Aula Virtual 4 plataformako tutorial interaktiboak atal bakoitzean zehar gidatuko zaitu, plataforma erabiltzen laguntzeko jarraibideak emanez. Ikastalde bakoitzaren ikasturteko noten buletina esportatu dezakezu. Notak argitaratzean, automatikoki bistaratuko zaizkie ikasleei. Notak esportatu eta argitaratu Tutoriala automatikoki aktibatuko da Aula Virtual 4 plataforman lehen aldiz sartzean. Gero, tutorial interaktiboa botoian sakatuz, nahi duzunean aktibatu ahal izango duzu, ikusten ari zaren atalean zehar gidatzeko. Tutoriala alde batera utzi edo atal bakoitzeko urrats espezifikoak bananbanan ikus ditzakezu. Tutorial interaktiboa aktibatu

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz