Erabilera Gidaliburua Aula Virtual 4

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 2 Aula Virtual 4 Santillanak Aula Virtual 4 hezkuntza-plataforma aurkezten dizue: irakasleek zein ikasleek bertan aurkituko duzue irakaskuntza- edo ikaskuntza-ingurune digitalak sortzeko behar duzuen guztia. •  Aula Virtual 4 edozein gailu, ordenagailu eta tabletaren bidez sartzeko diseinatuta dago, Interneterako konexioa izan edo ez, eta plataformako edukiak ikastetxean edo etxean modu sinkronizatuan lantzeko aukera ematen du. • Ikasleekin berehala komunikatuko zara, eta lana azkar eta erraz antolatuko duzu. •  Plataforma berean eskuratuko dituzu gure proiektuetako irakasleen eta ikasleen material osagarri guztiak: gida didaktikoak, erantzunak, ebaluatzeko iradokizunak, etab. •  Ikasleek Santillanako ikasliburuekin lan egitean, haien jardunaren jarraipena egiteko aukera izango duzu. •  Aula Virtual 4 zure beharretara eta ikasleen beharretara moldatzen da. Bi bertsio daude: bata irakasleentzat da, haiek bakarrik eskura ditzaketen edukiak eta lan-eremuak dituena, eta bestea, berriz, ikasleentzako bertsio espezifikoa da.

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz