Erabilera Gidaliburua Aula Virtual 4

◾ AULA VIRTUAL ◾ ERABILERA GIDALIBURUA ◾ ZUBIA / SANTILLANA ◾ 3 Aula Virtual 4 plataformara sartzeko modu bat baino gehiago duzu, webgunea (Internetera konektatuta) edo aplikazioa erabiltzen duzun (edukiak zure gailuan deskargatuta). •  ONLINE: zure nabigatzailean, sartu https://av.santillana.es webgunean. •  OFFLINE: deskargatu Aula Virtual 4 aplikazioa https://digital.santillana.es webgunean edo Android eta IOs dendetan. Aula Virtualen saioa hasteko, erabiltzailekontu bat sor dezakezu beren-beregi, eta zure erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz sartu, edo dagoeneko e-vocación plataformako erabiltzailea bazara (Santillanaren materialak erabiltzen dituzten irakasleek soilik osatutako komunitatea), zure ohiko datuak erabiliz sar zaitezke. Aula Virtualen lehenengo aldiz sartzeko, erabiltzaile-kontua sortu beharko duzu nahitaez. Horretarako, prozesuaren lau urratsak egin beharko dituzu: Aula Virtual 4 plataformarako sarbidea Saioa abiarazi Kontua sortu 2. Izena eta abizenak 4. Posta elektronikoa 3. Erabiltzailea eta pasahitza 1. Lizentzia eta pasahitza Lizentzia eta haren pasahitza zure ordezkari komertzialak emango dizkizu, eta zuk eskatutako liburuei dagozkienak izango dira. Zure erabiltzaile-izena edo goitizena gogoratu beharko duzu aurrerago berriz ere Aula Virtual 4 plataforman saioa hasteko. Kontua sortzeko prozesua amaitu ondoren, nahi izanez gero, pasahitza aldatzeko aukera duzu, Nire profila atalean. Posta elektronikoko helbide bat eman beharko duzu, zure kontua helbide horri lotzeko. Idatzi zure izena eta abizen bat edo bi. Zure pasahitza ahaztu baduzu, hura berreskuratzeko e-mail bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta pasahitz berria sortzeko aukera izango duzu. Nola berreskuratu nire pasahitza?

RkJQdWJsaXNoZXIy Mzc3MTcz